“INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Ingeniorekin Eraikitzen” VI. Olinpiadako txapeldunak

Aterpe jasagarri baten diseinua Nahiane Gutiérrez, Jorge Hernández, Mikel Piñole, Xabier Santiago eta Marko Vázquez batxilergoko 1. mailako ikasleak txapeldunak izan dira “INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Ingeniorekin Eraikitzen” VI. Olinpiadan, Euskadi mailan. Maiatzaren 22an, ostiralean, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako sari banaketan parte hartu zuten eta gero fase nazionalera igaro ziren. ETA FASE NAZIONALEAN BIGARRENAK IZAN DIRA!!! Azkorriko itsaslabarren…

Udaberriko lehiaketa: matematikarako gaitasunaren sariak

Matematikarako gaitasuna ikastetxean nabarmentzen da Ikastetxeko bi ikasle, DBHko 2.mailako Javier Palomo eta batxilergoko 1. mailako Andrei Bardonov onenen artean sailkatu dira Askatza Claret ikastetxeak Euskadiko ikastetxe guztien artean antolatzen duen Udaberriko lehiaketan. Javier DBHko 1. eta 2. mailakoen artean 5. postuan geratu da eta Andrei 7. postuan batxilergoko 1. eta 2. mailako iksleen artean.…

TXAPELDUNAK XI. ACI KOPAN CADIZEN

BAINA BATEZ ERE LAGUNTASUNEAN ETA ARDURAN Urtero bezala, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ACI Kopan parte hartu dute, ACI Hezkuntza Fundazioko ikastetxe guztietako ikasleak lehiatzen diren kirol-jardunaldian. Apirilaren 15ean, asteazkena, Cadizera abiatu ziren, aurten topaketa polit hau ospatu den lekura. Bertan kirol-lehiaketak baino askoz ere garrantzitsuagoa den elkarbizitzarako unea eta ikastetxe guztiek partekatzen ditugun balioetan…

Berotu, irten egingo zara eta! XI. ACI Kopa iritsi da

Amaitu da itxaronaldia. Apirilaren 16tik 18ra, urteko topaketarik desiratuenetako baten edizio berri bat ospatuko dugu gure ikastetxeetan: ACI Kopa. XI. edizio honetan, Cádizko Esclavas SCJ, El Puerto de Santa Maríako eta Jerez de la Fronterako ikastetxeek hartuko dituzte Espainiako hainbat tokitako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak. Ekitaldi horrek, beste urte batez, bizitzaz, kirolez eta bizikidetzaz…

Filosofia olinpiadetako finalistak

Gaitasun filosofikoa Paula Martín Olea eta Mikel Piñole Pastor, batxilergoko 1. mailako ikasleak, Euskadiko Olinpiada Filosofikoetako finalisten artean geratu dira. Mikel «Disertazio» modalitateko finalisten artean geratu zen, eta Paula «Argazkilaritza» modalitatekoa. Biek ahalegin eta irudimen handia erakutsi dute aurtengo gaian: “La locura, Don Quijote en el mundo actual”.   Zorionak bioi!!

ONCE eskola-lehiaketaren 42. edizioko irabazle autonomikoak

Innova belaunaldia. Imajinatzeak berdin egiten gaitu DBHko 1. mailako Teknologia eta Digitalizazioa aukerako ikasgaiko ikasleek “Innova belaunaldia. Imajinatzeak berdin egiten gaitu” ONCE Fundazioaren Eskola Lehiaketaren 42. edizioan parte hartu dute. Erronka asmakizunen bat edo berrikuntzaren bat proposatzea zen, desgaitasuna zuten pertsonei laguntzeko. Pertsona horien azalean jartzeko hainbat oztopo sentsorialekin esperimentatu ondoren, taldeka beren proposamenak irudikatu…

Bilboko Udalak emandako bikaintasun-saria

Casilda Iturrizar – Epalzaren alargunaren beka Gure ikasleetako batek, Mikel Piñolek, gaur egun batxilergoko 1. maila egiten ari denak, Bilboko Udalak herriko ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasle onenei emandako 10 beketako bat lortu du. Joan den urtarrilaren 14an, sariak banatzeko ekitaldia egin zen Bilboko udaletxeko areto arabiarrean, Juan Mari Aburto alkatea eta Eider Bilbao Hezkuntza…

Ikasten duguna familiekin ospatzen dugu

Ikaskuntzaren ospakizuna: ikasleak maisu eta maistra bihurtuta Gure ikastetxean ikasleek Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (ABP-POI) eta ikaskuntza kooperatiboaren metodologiak erabiliz ikasten dute. Ikasle bakoitza bere ikaskuntzaren protagonista da, eta portfolio bat egiten du Portfolio horretan ikertzen, aztertzen eta ikasten duena adierazten dute, ikasitako ezagutzak bizitza errealarekin lotuz eta talde-lanean oinarrituz. Bestalde, lan-taldeak beste trebetasun batzuk hobetzeko…

Hunkitzen duen musika

Hunkitzen duen musika: Santa Zezilia ospakizuna Azaroaren 21ean eskolan Santa Zezilia eguna ospatu genuen, musikarien zaindaria. Egun horretan, ikastetxea partituraz eta musika-tresnaz bete zen, eta eskolako klaseez gain musika-eskoletara musika-tresnaren bat jotzen ikastera astero joaten diren neska-mutikoak izan ziren protagonista. Txaloekin ikastetxe osoak eskertzen duen ahalegin handia. Pianoak, txeloa, biola, saxofoia, gitarrak, ukelelea, klarinetea, oboea,…