BAINA BATEZ ERE LAGUNTASUNEAN ETA ARDURAN
Urtero bezala, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ACI Kopan parte hartu dute, ACI Hezkuntza Fundazioko ikastetxe guztietako ikasleak lehiatzen diren kirol-jardunaldian.
Apirilaren 15ean, asteazkena, Cadizera abiatu ziren, aurten topaketa polit hau ospatu den lekura. Bertan kirol-lehiaketak baino askoz ere garrantzitsuagoa den elkarbizitzarako unea eta ikastetxe guztiek partekatzen ditugun balioetan hezten jarraitzeko modu ederra ospatu dugu.
Ikasturte osoan zehar prestatzen aritu dira, baina, batez ere, talde-lanaren garrantzia, kiroltasuna eta errespetua landu dute.
Eta aurten Bilbo izan da XI. ACI KOPAKO TXAPELDUNA! Baina, batez ere, ahaleginean eta laguntasunean izan dira txapeldun.
Zorionak!!



















