Casilda Iturrizar - Epalzaren alargunaren beka
Gure ikasleetako batek, Mikel Piñolek, gaur egun batxilergoko 1. maila egiten ari denak, Bilboko Udalak herriko ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasle onenei emandako 10 beketako bat lortu du.
Joan den urtarrilaren 14an, sariak banatzeko ekitaldia egin zen Bilboko udaletxeko areto arabiarrean, Juan Mari Aburto alkatea eta Eider Bilbao Hezkuntza zinegotzia buru zirela.
Zorionak Mikel!











