Ikaskuntzaren ospakizuna: ikasleak maisu eta maistra bihurtuta
Gure ikastetxean ikasleek Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (ABP-POI) eta ikaskuntza kooperatiboaren metodologiak erabiliz ikasten dute. Ikasle bakoitza bere ikaskuntzaren protagonista da, eta portfolio bat egiten du Portfolio horretan ikertzen, aztertzen eta ikasten duena adierazten dute, ikasitako ezagutzak bizitza errealarekin lotuz eta talde-lanean oinarrituz. Bestalde, lan-taldeak beste trebetasun batzuk hobetzeko aukera ematen die, hala nola komunikazioa, errespetua eta enpatia.
Hiru hilean behin, familiak ikasgeletara joaten dira beren seme-alabek proiektuetan ikasi dutena konta diezaieten. Ikaskuntzaren Ospakizuna deitzen dugun egun horretan, ikasleak beren gurasoen maisu eta maistra bihurtzen dira. Familiek haurrek ikasitakoa entzuten dute, proiektuan zehar egin dituzten erakusketak eta maketak ikusten dituzte eta portfolioaren bidez gelan landu duten guztia egiaztatzen dute.




















