INSPIRA STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) Deustuko Unibertsitatearen proiektu bat da, aitzindaria Euskadin, nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzeko, talde-mentoringaren bidezko sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarrituta. Helburua da gazteak sentsibilizatzea arlo zientifiko-teknologikoan emakumeen errealitateari buruz, eta bereziki laguntzea arlo horietan interesa edo kezka duten neskei.
Proiektuaren bihotza mentoreak dira, eta beren borondatez egunerokoa hurbiltzen diete neskei eta mutilei, eskola-orduetan egiten dituzten sei lan-saioen bidez.
Pertsona horiek guztiak zientziako eta teknologiako profesionalak dira, eta hainbat arlotan egiten dute lan: akademikoan, enpresa-arloan, ikerketan, kudeaketan, etab.