“INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Ingeniorekin Eraikitzen” VI. Olinpiadako txapeldunak

Aterpe jasagarri baten diseinua Nahiane Gutiérrez, Jorge Hernández, Mikel Piñole, Xabier Santiago eta Marko Vázquez batxilergoko 1. mailako ikasleak txapeldunak izan dira “INGENIARITZA ERAIKUNTZAN: Ingeniorekin Eraikitzen” VI. Olinpiadan, Euskadi mailan. Maiatzaren 22an, ostiralean, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako sari banaketan parte hartu zuten eta orain fase nazionalera igaro dira. Azkorriko itsaslabarren gaineko aterpe baten diseinua aurkeztu dute.…