Argiak, kamera… SARIA!
Literatura Unibertsala taldeak Bigarren Hezkuntzako lan onenaren saria irabazi du Eskola Antzerki Lehiaketan. Ekainaren 1ean, igandean, Eskola Antzerki Lehiaketaren gala egin zen Arriaga Antzokian, Bilboko Udalak antolatuta. Ekitaldian ikastetxe parte-hartzaileak, familia eta lagunekin batera, antzerkiari eskainitako arratsalde batez gozatzera joan ziren. Gure Literatura Unibertsala taldeak Bigarren Hezkuntzako lan onenaren saria jaso zuen. Jatorrizko lana ikasleek…

