Hunkitzen duen musika: Santa Zezilia ospakizuna
Azaroaren 21ean eskolan Santa Zezilia eguna ospatu genuen, musikarien zaindaria. Egun horretan, ikastetxea partituraz eta musika-tresnaz bete zen, eta eskolako klaseez gain musika-eskoletara musika-tresnaren bat jotzen ikastera astero joaten diren neska-mutikoak izan ziren protagonista. Txaloekin ikastetxe osoak eskertzen duen ahalegin handia.
Pianoak, txeloa, biola, saxofoia, gitarrak, ukelelea, klarinetea, oboea, zeharkako txirula eta harpa bat ere entzun genituen. Hunkitu gintuzten musika piezak eta egunerokoan oharkabean pasatzen diren artista handiak musikak duen magiarekin egin zuten distira egun horretan.
Eskerrak eman nahi dizkiegu musikariei beren lanagatik, antolatu zuten irakasleei beren dedikazio osoagatik eta garraiatzen errazak ez diren instrumentu batzuk ekartzeko ahalegina egin zuten familiei.

































